2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

Gaur "Notak Euskal Herritik" izeneko bloga jaio da!!


   Gaur egun, musikari buruz albiste ezkorrak eta beronen heriotza arrapaladan aurreikusten dutenak baino ez ditugu entzuten. Musika hiltzear dela, industria pikutara doala,... Dena dela, horrelakoak entzun eta entzun ari gara. Errealitatea ordea zein da?
   Internetak musika unibertsalizatu egin du. Denok daukagu musika eskuragarri, eta hori aurrerapauso handia da. Noski, duela 30 urte lan egiten zuten moduan gaur egun lan egin nahi dutenei negozioa bukatu zaie. Eta gero "industria hiltzear" dagoela esango digute hauek, edota musika hiltzen ari garela. Gaur egun ordea, musikak sekula baino sormen handiagoaz dirau bizirik, eta inoiz baino aukera eta eskuragarritasun handiagoa dugu kulturaren adar honetaz gozatzeko.
Imagen
   Horregatik, interneta eta musika batuz, "Notak Euskal Herritik" izeneko bloga sortzea erabaki dugu. Baina gure blogak, izenak erakusten duen moduan, Euskal Herriko panorama musikalari egingo dio erreferentzia. Eta adi, ez nahastu gaur arte "euskal musika" deitu izantzaion kontzeptu nahasi hura, edota euskal herrian ekoitzitako musika. Aurrerago azalduko dugu bi hauen arteko diferentzia, hala nola Euskal Herrian daukagun egoera musikalaren berezitasuna eta sektarismoa.
   Baina tira, hasteko, hemen utziko dugu gaurko jarduna. Hurrengo sarreran euskal herriko musikaren egoeraz jardungo dugu.
   Hurrenarte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina